inprimatu
Bertsuak nahi ditut orai athera
Izenburua:
Bertsuak nahi ditut orai athera
Sinadura:
Elizanburu, Leon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizanburu, Leon

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
6.zk.?
Orrialdea:
4

Bertsuak nahi ditut orai athera

 

Elissamburu, Léon

 

 Bertsuak nahi ditut orai athera,

 Ichilik banindago banuke pena;

 Bainan neke da!

 Krenolinaz baizikan solasik ez da;

 Hauche da besta!

 Satanek etzezaken bertzerik pentsa.

 

 Andreak eman zaizku krenolinetan;

 Beharragorrik etzen familietan,

 Gehienetan.

 Horrek ondoko gaitik gure zorretan,

 Botika hetan

 Akhabo! eroriak gaituk errekan!

 

 Hamalau berga oihal (ez da itsusi!)

 Krenolina batentzat ez dela aski

 Ez gaituk gaizki!

 Moda hori lehenik nork du ikhasi,

 Egiten hasi!

 Paga nezakek ongi nor den banaki.

 

 Batzuek aise eta bertzeak nekez

 Bazterrak bethe dira bai krenolinez,

 Gauza ederrez

 Guphela bezain zabal dira beherez,

 Konkorrak gainez;

 Gorde behar litazke jenden ahalkez!

 

 Iragan egun batez, zen komedia

 Plaza baten erdian ikhusgarria

 Hango irria:

 Andre bat zen piayaz joan nahia,

 Ezin abia!

 Karrosan etziron sar gibel-aldia.

 

 Postillun bat, kaskoina, juramentuka,

 Bethi krenolinari eskuz pusaka,

 Diu-bibanka;

 Zeinbat ehun puskez egina dun hanka?

 Hori dun arkha!

 Karrosan ez haiteke hola embarka!

 

 Lehen mintzatzen ginen gu elkarrekin,

 Arthoz ezin asea zela gurekin,

 Bazen zer egin!

 Orai gure andreak denak krenolin

 Alabak bardin!

 Nola hari zaizkigun nork diro jakin!

 

 Urguilu malurosa, hi habilana

 Guri emanarazten haimbertze pena

 Bai eta gerla!

 Krenolinak emaiten balauk orena

 Hilen haizena,

 Gal dadien bethikotz hire izena!

 


inprimatu