inprimatu
Biba Eskualdunak
Izenburua:
Biba Eskualdunak
Sinadura:
Elizalde, Jean (Azkaindarra, Zerbitzari)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissalde, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1119.zk.
Orrialdea:
4

Biba Eskualdunak

 

Azkaindarra

 

 Jaz bereganatu du Jainkoak Zalduby,

 Guzien arabera urthe bat goizegi:

 Hark kantatuko zien suyet hau handizki...

 Othoi kanta dezadan Herria nik ongi

 Gogora detzadala zenbeit pertsu berri!! (bis)

 

 1

 

 Bozkaria gaitezen egun Eskualdunak:

 Ichil detzagun denek gure auhen-minak...

 Nigarretan ginauden Eskualdun omenak

 Hurbil othe zituen hiltzeko egunak...

 Gu hiltzea,... ez, ez du nahi Jainko Jaunak!

 

 2

 

 Eskualdunen zaintzeko eman du Gernikan

 Hait gazte balios bat zaharrarenpean,

 Handik atheraturik landatu Frantzian:

 Segur gauza hoberik ez ditake izan

 Elgar maitharazteko guzier Herrian!!!

 

 3

 

 Milesker, bai milesker, Espaņol anaiak

 Pagamendurik ez du zuen dohain onak;

 Ama baten umeak girade guziak...

 Hori erraiten dauku arbola gaztiak!!!

 Beraz bat dagozila zazpi Probintziak!

 

 4

 

 Eskualdunek munduan ez dugu parerik

 Hortakotz ez ginuke deus behar kanpotik

 Egun elgarretarat zazpiak bildurik

 Har dezagun chedea, zer nahiren gatik,

 Nihoiz ez jasaiteko Herrian kaskoinik!!!!

 

 5

 

 Kaskoinak etzaizkigu gu ontzeko heldu

 Uste gabean nahi gintuzkete galdu,

 Mintzaira eskualduna Eskualduner khendu...

 Eskuara galduz geroz gureak egin du:

 Bainan zaintzeko denek bat eginen dugu!!!

 

 6

 

 Denek egiten dugu juramentu egun

 Sorthu bezala hilen garela Eskualdun...

 Eskualduna, hastetik izan da fededun;

 Gure fedea ere beraz zain dezagun,

 Hola gure omena heda dadin urrun!!!

 

 7

 

 Hi, Uztaritzen hagon Eskualdun arbola,

 Hoa, hoa handituz zeruetan gora...

 Bethi Jainko maiteak hezala begira

 Bai, hi haiz iguzkia, hi ere itzala:

 Eskualduna Naiz eta Eskualdun hagola!!!

 

 8

 

 Ni, haur dohakabea, gazte nauk oraino

 Bainan sofritzen diat halere frango,

 Aspaldi hemen bainauk sor-lekhutik kampo...

 Desterruan plazerik ez duk bizitzeko...

 Egizak itzul nadin Herrirat lastercheko!!!

 

 9

 

 Haitza, gorphutzez urrun, bihotzez hirekin

 Bizia eman niok plazer handirekin

 Hire begiratzeko behar balitz egin...

 Agur bat igortzen haut pertsu haukiekin...

 Oi, kantatzera horrat nahiko nikek jin!!! (bis)


inprimatu