On nere lagun itsu maitea
Arozena, Manuel
1
On nere lagun itsu maitea
bihotza dadukat larri
susmatzen zuna egi ez dala
egin diozu igarri
entzuten dena belarrietan
gezurra ohi danez sarri
nahiz negar malkok direla esan
berdin dute egin irri
baina zu lasai emango dizut
nik mundu hontako berri (bis)
2
Nahiz itsu izan zuk badakizu
nere esana ulertzen
ta konfidantza dezun ezkero
hasi behar det kontatzen
bi potentzien mende gaude gu
bihotz erdi denak lehertzen
itxuraz ongi ibili arren
ez dugu elkar agurtzen
sozialismoak hasi zaizkigu
kapitalismo bihurtzen (bis)
3
Jende askoren bizia dago
zurea bezain iluna
eta aurrera pausu bakoitza
bestea bezain astuna
herri burruka gogor daukagu
hor bada etorkizuna
ta Euskal Herri mundu txiki hau
hau da jakin nahi duzuna
bidean gaude lortu desion
herrian askatasuna (bis)