inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Denbora gutxiz alda diteke

 amaikatxo egitura,

 oraintxen ere, ikusten danez,

 gauzak ala du itxura.

 Nazio Alkartasuna ere

 bat-batean ugaldu da,

 len baztertua zegoen China

 sartuko baita barrara.

 

 Ainbat urtean ate-joka ta

 beti atarian utzi,

 ez aintzat artzen, baiñan alare

 aiek egundo ez etsi.

 Len bi pusketan zegon China-ri

 trantze gogor au iritxi,

 bati ateak pozik zabaldu,

 besteari berriz itxi.

 

 Goiko gaiñetik erori leike

 aguro beeko zulora,

 politikoen artean ori

 sarritan gertatuko da.

 Atzotik gaurra, orra erabat

 nola aldatu dan denbora,

 kanpoan zana barrara eta

 barruan zana kanpora.

 

 Len chinatarrak edukiarren

 familiatik aparte,

 gaurtik aurrera beste edozeiñen

 eskubidea daukate.

 Erabaki au, botoen bidez,

 nazioak eman dute,

 amerikarren politikari

 ezetz erantzun diote.

 

 Ta erri oien borondatea

 garbi agertu dalako,

 ipurdikoa izanda ori

 Ipar-Amerikarako.

 Zortzireun milloi chinatar oraia

 familian barrurako,

 izan dedilla mundutar danen

 pakearen onerako.

 

 Amesten zuten aukera dana

 orra etorri eskura,

 kopeta, goien duela China

 ONU-KO batzar-lekura.

 Urretik ezagutu naiean

 bi erri oien postura,

 Nixon joateko asmotan degu

 Pekin-era ta Moscu-ra.

 

 Atzoko gorri, zuri, berdeak,

 gaur dira ori ta beltzak,

 iñoiz ez dute bukaerarik

 gizonen arteko saltsak.

 Komeni zaien soiñu artara

 egiten dituzte dantzak

 ez dira sinistekoak ere

 politikaren mudantzak.

 


inprimatu