Nere bordatxotik
Basarri
Lenengo alea
Berealaxe jakiņak gera
Argala jaunaren berri,
moldezko letraz azaldu dana
guk bai gogoz irakurri.
Artzai-aulkia utsik zegoen,
eta Erroma'k zu jarri,
gure barruti eder ontara
biotzez, ONGI ETORRI!
***
Judu ta arabe
Eguzki printzarik ez,
beti denborale,
ta... okerrena au da;
itzez pake-zale.
Larri dira berriro
judu ta arabe,
konponduko al dira
burrukatu gabe?
Suak artu lezake
makiņabat sasi,
batetik Amerika,
bestetik Errusi.
Gabonak gaņean da
gauzak ain itxusi,
ez al giņun egunik
onenak ikusi?
***
Erretegi ta Lajos
Mallak igo dituzte
iru-lau saltotan,
aurrera joaten dira
plazako tantotan.
Jende bizkorra dago
Naparroa ortan,
aizkoran bezin onak
zaudete pelotan.
***
"Xenpelar urtea"
Bakan sortzen baitira
ain seme argiak,
erri batentzako zein
berri pozgarriak!
Urtebete buruan
azer jaialdiak!
danak merezi ditu
Xenpelar aundiak.
Ezin egin zezaken
askok ainbat diru,
erentzitzat bertsoak
or utzi dizkigu.
Itzak neurtzea zer dan
erakusten digu,
alakoak ez daude
dozenan amairu.
|