Nere bordatxotik
Basarri
Nikasio Olazabal "Ollurta"
Bein bear eta aurten
zu ziñan lenengo,
danak arritzen dira
ango ta emengo.
Arraza ona jarri;
gobernatu sendo,
ganaduaren berri
zuk dakizu ondo.
Beti gallurrean zu
zabiltzan lekuan,
bide ori gazterik
artu baizenduan.
Aberastasuna nai
dunak ukulluan,
begiratu dezala
zure ixpilluan.
Ukulluko lanetan
egiña zera ler,
zuk beti ganadua
bikain eta eder.
Pentsatzen egoten naiz
makiña bat bider,
saiatzen eztanantzat
eztagola ezer.
***
Tene idazlea
Zure alaigarria
Arno'ko gurutza,
aren indarrak zuri
idaztera bultza.
Erruz apaindu dezu
euskaldun izkuntza,
bedi, «Tene» zurekin
Jaunaren laguntza.
Gaxo zegon txoria
jarri nairik egan,
ba-dakit zenbat urtez
alegindu zeran.
Al dakizu, «Tene», nik
zer esakatzen dedan?
jarraitzalleak izan
ditzazula Deba'n.
|