Nere bordatxotik
Basarri
Ezbearra itsasoan
Penak esplikatzera
orain naiz abian,
motibua dan gisan
mintzatu nadian.
Milla bederatzireun
eta amabian,
gaņera abuztuko
illaren erdian,
desgrazi su pasa da
kosta kantabrian.
***
Bertso papaerak
Kulpa gabeko pranko
ba-du eramana,
bakoitzari erreza
Aita-gure bana.
Ain da negargarria
egin digun lana,
anparo gabe utzi
ainbeste aur ta ama,
sinisten era gaitz da
aurten pasa dana.
***
Bermeon ezbearra
Eun da amaseikoa
Bermeo bakarra,
surten eztute izan
suerte ederra.
Erri txiki batentzat
ai, ori negarra;
aurrak aita palta du,
ta amak senarra,
ba-daukate anparo
on baten bearra.
***
Gipuzkoan ere ezbearra
Eun da berrogeitairu
omen dira danak
arrantzalietatik
ondatu diranak.
Gure Jaungoikoari
kontua emanak,
guk egin bear degu
bizirik geranak,
aietzaz erregutu
biotza duanak.
|