Nere bordatxotik
Basarri
Naspillak naspillen gaņean
Beldurgarrizko aurrerapenak
ditugula an da emen,
nik pentsatzen det sekula baņo
atzerago ote gauden.
Erruki danak uxatu ziran;
indartsuena gogorren,
dana txikitu, erre, kixkali,
arnasik artu baņo len...
gaurko gizonen jakinduria
orra zertara datorren!
Mundu guzian jabetu dira
laņo beltz, astun, illunak,
gizonak gera ezaguerarik
gutxin-gutxien degunak.
Alkar iltzeko sortu al dira
olako asmakizunak?
Bestela ere ain kontatuak
dira lurreko egunak,
bere garaian kenduko digu
arnasa eman zigunak
***
Orixe'ren arrazoiak
Arrigarri da ez pentsatzea
nola geran egun biko,
gorrotoaren aienak nunbait
indar artu zun betiko.
Gezurra zutik jarri ezkero
ta egia belauniko;
orrek iņola ondoren onik
eztu onuntz ekarriko.