Nere bordatxotik
Basarri
"Zeruko Argia"n arpidedun geiago
Lanari ekin zaio
modu gogorrean,
ez gera geldituko
bide bazterrean.
Aurreratzen bagera
gaurko indarrean,
denboraz gera, jaunak,
goiko gallurrean.
Eztedilla itzali
gaurko su ta garrik,
gure lan ontarako
ezta giro txarrik.
Auxe erakustea
nai luke Basarri'k,
ez gerala euskaldun
mingaņez bakarrik.
Danok artzen badegu
bear ainbat gogo,
Amabost milla bildu
eziņik eztago.
"Argiaren" izena
or dauka lenago,
laister egingo degu
askoz argiago.
***
Polipaso'ri
Aundi zera aundietan
aitortzen degu benetan
alper alperrik aritzea da
iņor berriketan.
Bi joko famatuetan,
irabaztun zu bietan...
errespetua sartua dezu
Euskal Errietan.
Bat aurretik ikusita
etzera jartzen etsita
azkenera ta gogorrago zu
amarrak autsita;
bost urtean ikusita
jarri zera lenbizi ta...
nork errenditu bear ziņun zu
gaztetan asita?
Etzaude zu oso aula
indarra sobre dezula,
garbi dago or Zerutar Jaunak
laguntzen dezula.
Gaur onena zaitugula
pentsa sinisten degula,
Artu zorion beroak eta
Abejondaizula!
|