Nere bordatxotik
Basarri
Otxalde'ren euskera
-Zertako gaiten zare
hola Espainiara?
Ala, an konfesaturik
ethorri gogo zara?
Berriz ere in zitzaion
zainetako ikhara:
-Zuk erran duzuna, jauna,
egiazki, hala da.
Zato beraz, haur gaztea,
zato orai nerekin,
Egiaren gaztigua
zer den behar zu yakin.
Fagoretu nahi zaitut
anitz atseginekin,
Bizia begiratzea
gezur tiki batekin.
-"Ez, enuke erran nahi
nehorentzat gezurrik,
Yainko yauna nere baithan
bizi deno segurik.
Goiz guzian emen nago
haren beha barurik,
Hura nerekin dudano
eztut deusen bildurrik".
Orduan eraman zuten
harma- zur ukhaldika,
presuner gazte batentzat
zer yosteta pollita:
Erortzen bazen lurrera
ikaran muxtupilka,
soldaduk egiten zuten
burlaz, zerri kurrinka.
Entzunik, aita-amak
yalgi ziren bidera,
Haurra gaiten zutela
preso Donibanera.
Ama zalhu sartu zen
soldadoen artera,
Bere ume gaixoari
Adio erraitera.
Biak besarka lotuak
han baitzauden elgarri,
Amak nigar, alhabak nigar,
baitzen pen - egingarri.
Aita Larralde'k orduan
zer ote zuen nahi?
Azken musua emaitea
bere haur maiteari.
Aita horrek hartu zuen
xede latz bat buruan;
"Ni bezain dohakaberik
ez ahal da munduan".
Makhila hartu eta
asi zen guduan,
Alhabaren salbatzea
uste zuen orduan.
Balentria egin zuen
aitaren makhilak,
Orduko baitziren
lau edo bortz hilak.
Koraie hartzen zuen
alhabarengatik,
Bera phasatu zuten
balaz kopetatik.
Han bazen bai orduan
nigar eta marraska!
Amaganik Madalena
khendu zuten tiraka.
Bai eta hala segitu
handik Donibanera;
soldaduk eman zuten
laister tribunalera.
Madalen'ek ikhusiz yiten
bere azken orena,
Goraki kantatu zuen
"Salve Mater Regina";
erran nahi baitu horrek
"Agur, Ama Erregina,
Zure baithan utziko dut
garbi dudan anima".
Bet-betan yautsi zitzaion
tresna izigarra,
aise trenkatu zuen hark
haren lepho guria.
Populua suspiretan
Ikharan zen yarria,
Harendako errezatuz
"Pater", "Ave Maria".
Han zen, han zen akabatu
Madalena Larralde,
Yainkoak bidali zion
bere erimaz galde.
Bera nabi baitzen izan
biktima haren yabe,
Ezpaitzaukan deskantsurik
aingeru hura gabe.
|