Nere bordatxotik
Basarri
Viet-Nam'go borroka
Zabaltzen eta zaartzen beti
burruka txar, setatsua,
Makoņabatek artu bear du
eriotzaren musua.
Alde bitatik ikusten baita
jende gogora indartsua,
Itzali ordez pizten ari da
lurralde artako sua.
***
Ordua eldu zitzaionean
ederra zuen botea,
Ta bear bada komeniko zan
gauzak garbi esatea.
Beti irabazi izan duela
asitako gerratea,
Ezta makala era ortako
konfiantza izatea.
***
Aurra izateko droga berria
Ama izan nai ta eziņ izan,
au askoren oņazea,
Komeniko zan nolabait ere
aurrerapen bat sortzea.
Ezta ederra bat bear eta
kolpetik bost etortzea,
Askoz obe da botika ori
neurri txikian artzea.
|