Nere bordatxotik
Basarri
Idi proba
Idi aparta dala zurea,
ezta ortantxe dixputik,
Zintzo ta umill ibiltzen dana
Antonio'ren eskutik.
Nagusitasun gogorra azaldu
dezu alderdi guztitik,
Den ordubetez egin zan'lana
zuk orduerdiz azpitik.
***
Kennedy ill dute
Orra Kennedy gazteak ere
egiteko danak bete,
Pizti maltzur bat balitz bezela
tiroz eratxia dute.
Gorrotu beltza dabill gallen da
maitasuna txit aparte,
Griņa gaiztoak indartsu beti
gizona gizon dan arte.
***
Baserrien etorkizuna
Baserria da, trantze gaizto au
aiņ gaņeratu zaiona,
Bere maitale dan guziari
indar eskatzen diona.
Denon artean arki zaiogun
erremerio bat ona,
Ea betiko xuxpertzen degun
gaur erdillean dagona.