Nere bordatxotik
Basarri
Gipuzkoar obispoa
Erroma aldetik berri eder bat
etorria da gurera,
jakin utsakiņ gipuzkoarrok
erruz alaituak gera.
Barruti onen buru zaitugu
Jauna, emendik aurrera,
Ongi Etorri, gotzai maitea,
zeu jaio ziņan lurrera.
Lantoki orrek izango ditu
milla kezka ta ardura,
Alaitasunak izango dira,
baitare ainbat tristura.
Ardi guziak banatu ondo
bakoitza bere lekura,
Eleiz ontzia zuzen jun dediņ
egizko bere portura.
Erri ta mendi, azkar zabaldu
baita albiste on ori,
Lendabiziko esker sutsuak
zerutan degun Jaunari.
Egun alaia iritxi zaigu
oraintxe euskaldunori,
Burumakurka musu bero bat
dakarzun eraztunari.
***
Giro txarra
Beti tristurak izaten dira
pozaren aldamenean,
Ai, negarrezko erbeste ontan
nor dago zorionean?
Gure kanpoa egonagatik
itxurik ederrenean,
Zer naigabeak etortzen diran
gutxien uste danean.
Aurten euria oso sarri ta
neurriz kanpo egiten du,
Laņo pixuak buru gaņetik
ezin ditugula kendu.
Ekaitzak beti ondoren txarra
guziz nabarmen uzten du,
Arto tenteak etzan dira ta
patatak berriz usteldu.
Gerturik egon bearra dago
datorkiguna artzeko,
Norbaitek ba-du abildadea
oker danak zuzentzeko.
Oraindik ezta, ez, motiborik
itxaropena galtzeko,
Udazken on bat izan dedilla
al dana baliatzeko.