Nere bordatxotik
Basarri
Sebero Altube
Argi, jakintsua zan,
langille trebea,
Ezta errez oberik
berriz izatea.
Ixill da mutu da gaur
maixu on, maitea,
Jauna, eman zaiozu
beti pakea.
Eriotzak bildua
zaitu beregana,
Azken pausoa zaude
lurrean emana.
Poztasun bat bakarra
dator gaur gugana,
Emen gelditzen dala
egin zendun lana.
***
Pedro Mari Otaņo'ren bertsoak
Gizon eta erriak
dabiltza beldurrez,
Alkar zelatatuaz
legorrez ta urez.
Itz ederrak esanaz,
barrendik gezurrez
-¨Zein durade gaiztoak?
-Besteak bai, gu ez,
Indarra nagusi ta
gogorrena juez.
Aurreratu duela
gizonak lurrean,
Esaten da mirari
askoren aurrean.
Baņa gizatxarraren
biotz gogorrean,
Eta arro, dollorren
zentzu laburrean,
Aunditasuna dago
eskumuturrean.
|