Martxoa jaso nuen
Basarri
Martxoa jaso nuen
aurretik goraiņo,
mintzea naiago du
gozatzea baiņo.
Otza sartu diguzu
ezurretaraiņo,
petral agertzen zera
aurten oraindaiņo.
Izotz eta jelate,
petraltasunean,
kanpoa ta gizenok
estuasunean.
Gelditu nai baduzu
itxura onean,
aldatzen asi zaite
zeuk nau duzunean.
Emateko guzia
neguak emana,
zugan jarri genduen
itxaropen dana.
Beste modu batean
egin zazu lana,
txarrari ezin eman
guk onaren fama
NEKAZARIAK ASARRE
Kopeta beltzarekin
milla nekazarik,
ezin onartu dute
oraingo martxarik.
Oso asarre dira,
or ez da txantxarik,
ez daukate gaiņera
arrazoi faltarik.
Prezioak goraka
ez dijoaz mantso,
gaur zortzi pagatua
bostean zan atzo.
Beurak egindakoa
merke saldu oso,
modu ortan bururik
ezin leike jaso.
Gure nekazaria
antsiz eta miņez,
bizimodurik emen
atera eziņez.
Zorrak baldin badatoz
lanaren ordaiņez,
pazientzi-neurriak
egingo du gaiņez.
Esnearekin ere
komeri larriak,
zenbat neke alperrik
gaur nekazariak.
Aldatzen ezpadira
lege galgarriak,
derrigor ustu bear
gure baserriak.
Artzen dana garesti;
merke eman zeurea,
lanean jarraitzeko
nork du balorea?
Aldatu dezatela
lenbailen legea,
bizitzeko bear du
bakoitzak berea.
Zuen lanak saria
jaso bear dute,
eta jo, beldur gabe,
bear ainbat ate.
Ez dago izaterik
beti "etxekalte",
ortzak erakustera
beartu zerate.
|