Laugarren "Zeruko Argia"
Eizmendi, Iņaki
"Zeurko Argia'ren" izena
ainbat lekutan entzuna,
ezta makala batzuk berengain
daukaten eginkizuna.
Asteroko au berria dala,
irudituko zaizuna,
ta lareungarren aletxoa da
eskutan artu duzuna.
Ainbat urtean aritu giņan
premizko zala esanez,
eta euskaldun asteroko bat
agertu zan zorionez.
Naiz eta beti zure gustoko
janari onik eman ez.
al dugun dana egiten dugu
borondaterik onenez;
Apaltasuna galdu zan eta
arrokeria gaillendu,
alde batera edo bestera
nai genduke nabarmendu.
Geu setan gabiltzalako sarri
bear dan grazia kendu,
obea egin bear genduke
alkar artuko bagendu.
Baiņa noiz arte gu, euskaldunok
begi ederrok itxita?
noiz arte gorrotoaren mende,
pake-bideak utzita?
Lau katu izan, konpondu ezin;
danok burrukan asita,
arriak negar egin lezake
gure martxa ikusita.
Ez ote dira bein gozatuko
gure arteko zauriak,
betiko artu ote genitun
jokera negargarriak?
Illuntasunik etzuan bear
gure "Zeruko Argia'k",
asterokoak eztu errurik,
geu gera pekatariak.
Ez gendukan guk zertan aldendu
jatorrizko artaldetik,
baiņa gutxien uste danean
ekaitza da nunbaitetik.
Oso gaiztoa dugu oraingoz
joaten bide batetik,
al dan guzia egin dezagun
bakoitzak geron aldetik.
Negargurea datorkit sarri,
ez naiz, ez, bizi gustora,
txorakeritan ari baigera
alperik galtzen denbora.
Gaur, zorigaitzez, gure artean
ezin-konpondu asko da,
deborarekin urak sartuko
al zaizkigu arrastora.
Seta gaiztoak ez beza artu
neurriz kanpoko indarrik,
denborak joanda gero, berandu,
ez egiteko negarrik.
Beste guziak errespetatzen
ikasi zuan "Basarri'k",
baiņa neronek eztut ikusten
H letraren bearrik.
Berdindu premi izugarrian
ba-daude amaika tontor,
ondo giņake egun orixe
al dan azkarren baletor
Patxaran egin bear da lan au,
ez presaka ta derrigor,
batasunaren kontra dagonik
eztut ezagutzen iņor.
Onez eztugu ezer egin nai,
baizik eta gogorrean,
griņa txar danok dantzan or dabiltz
sekulako indarrean.
O, Euskalerri, bein bear eta,
gaur ere zoritxarrean,
sakabanatu egin baigera
bateratu bearrean.
Gizatasunak zokoratuta,
umekeriak mantentzen.
beste batzuek gure kontura
bapo gozatu ditezen.
Gu zalaparta bizian eta
etsaia parrez, gizantzen,
zentzu pixka bat baldin badugu
alkarganatu gaitezen.
Anai maiteok, danon artean
ondu dezagun giroa,
"Argia'rentzat" dijoala gaur
gure zorion beroa.
Uskeri danen gaiņetik artu
lan egiteko gogoa,
asteroko au agertu dedin
gero ta ederragoa.