inprimatu
Kanta bear nittuzke
Izenburua:
Kanta bear nittuzke
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
156.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kanta bear nittuzke

 

Basarri

 

 Kanta bear nittuzke

 Al dan xamurrena.

 Ola alattuko da

 Basarrin barrena.

 Emen biarra daukat

 Gizon aitormena:

 Biotzaren onduan

 Anima duena,

 Jainkuak egin duen

 Gauzik aundiena.

 

 Bigarrena ere daukat

 Nik berialako,

 Unetxo ontan ala

 Komeni dalako.

 Gauzak egin dituzu

 Klase guzirako;

 Jauna, nik esker ona

 Daukat zuretzako:

 Eskerrak bai, gizona

 Sortu zendulako.

 

 Gure pekatua da,

 O Jauna, aundiņa,

 Nik esan gabe ere

 Munduak dakiņa.

 Gurutze batian il

 Zu baiziņan fiņa,

 Guk bista ederra eta

 Ikusi eziņa.

 Ondo biar genduke,

 Kristauak bagiņa.

 


inprimatu