Gaillurrean gera
Basarri
-1-
Jantzi apaiņez dago
euskaldunon lurra,
gelditzen dan zatia
bai zati apurra!
Emengo gorabera
oso da laburra,
aurtengo udaldiak
artu du gaillurra.
-2-
Gabak luzatuz beti,
asetzeko loaz,
egunak laburtuaz
ta bazterra joaz.
Andra-Mari ezkero
bakantzera goaz,
bi erortzen badira
lau iges dijoaz.
-3-
Lantua ta marmarra
ugari da emen,
askoz jende obea
izaten zala len.
Juxtu-juxtuan pasa;
etxera lenbailen
diru sobre aundirik
apenas dabillen.
-4-
Beatz aundia jaso
kamio ertzetik,
egundoko pardelak
dituzte atzetik.
Dirurik etzaiote
erortzen poltsetik,
ortarako irteten
al dira etxetik?
-5-
Ez dira puntakoak
dabizkiten telak,
garbitasun alerik
ez duten txepelak.
Bizar da illez ondo,
dirutan motelak,
oiekin jai daukate
emengo otelak.
-6-
Ugaltzen ari dira
urtetik urtera,
gustatuta ez leike
sartu bat tartera.
Ori bada turistak
bear dun tankera,
obe degu etxetik
oiņik ez atera.
-7-
Beti aritu gabe
jo ta ke lanean,
egun bakar batzutan
jai udazkenean.
Uste det gozatzea
nik oiek aiņean,
artzaiekin bilduta
Urbia gaiņean.
|