Eskerrak zuri Oiartzun
Basarri
1
Mesedetxo bat eska didate
biotz nereko lagunak,
barren aundirik eztu izango
bera ukatzen dunak.
Zuretzat ditut, Oiartzun maite,
gaur nere bertso kutunak,
zu aztutzerik iñoiz eztauka
bein ezagutzen zaitunak.
2
Iñor galdezka baldin baletor
erri on, jator bat nun dan,
zure izena erabiltzeko
ni ez naiz egongo dudan.
Gogoan daukat zure salletan
zar une pasa ditudan,
etzindazuke siñistatuko
nik zenbat maite zaitudan.
3
Karidadezko bide onetan
serbitzari ta umillak,
nere modura esango dute
or ibillitako millak.
Guretzat pozik dantzatzen ziran
zuen ate maratillak,
premiz danari lagundutzeko
zuek zerate mutillak!
4
Baso ta mendi soro-zelaitan
ba-dezu nai dan aukera,
Semeak berriz gordetzen dute
jatorrizko izakera.
"Mendiburu'ren" lurretan ezta
oraindik ainbat galera,
euskaldun kutsu orri eutsiaz
jarrai, Oiartzun, aurrera.
5
Illunpe beltzez nintzan garaian
zuk argi egin zindazun,
beste erri batek ezin zezaken
era obean erantzun.
Ez-jakin onen bearrik iñoiz
baldin bazendu, Oiartzun,
nezaken pixka egiteko prest
ba-dakizu nun naukazun.