Bi txoritxo sartuak
Eizmendi, Iñaki (Basarri)
Bi txoritxo sartuak
ditugu kabira,
luzaroan bezate
eguzki dizdira.
Igo diranean gaur
aldare erdira,
zein zoragarri zeuden
Migel da Elbira,
ezin asper ziteken
oieri begira.
Orra or ezkontzaren
lokarriz josiak,
zer gorabera dauden
gaude ikusiak.
Iñoiz egualdi onak
iñoiz erauntsiak;
ba-dira une goxo
ta une gaziak,
alkar maitatuz pasa
datozen guziak.
Zorionez ziñaten
gaur uztartzekoak
Migel eta Elbira
txit biotzekoak.
Lagun dezaizutela
gure Jaungoikoak,
seme-alabak badira
garaiz sortzekoak,
izan ditezela aiek
zuen antzekoak.
|