Artzai
Basarri
BASARRI - ARTZAI
Neureak orain aitor nai ditut,
besteri zertan galdetu,
urte polita izan degu-ta
ez gera gaizki moldatu.
Artzai lanakin ondo nabil ni
ezin nezake ukatu;
mendi maldetan noiz-nai txistutan,
noiz-nai bertsoak kantatu.
Mundu onetan zein ote dago
orain ni bezin kontentu.
KORTATXO - NEKAZARI
Joan dan urtea urte ona zan,
arto gariak galanki
eta etsaien inbiriarik
nik ezin neike eduki.
Txistu egiņez, egoaldi onez,
artzaia ere ederki;
alperren martxa dago ortikan,
ori edozeiņek daki;
negu txarrean mantendutzeko
saia beazu gogorki.
BASARRI - ARTZAI
Ai, Kortatxori erantzuteko
ez det nik oso berandu,
lendikan zintzo jota naiz eta
damurik ez det izandu.
Alperren martxa ote daukadan
orrek alaxe esan du;
inbirietan bizi zerala
gauzak ongi ezagun du,
zeuk ere zerbait eingo zenduke
komenentzirik ba'zendu.