Onesgillea
Echegaray, Karmelo
Uda zan; eguzkiyaren
Indarraz legorturik,
Lorak zeuden zelai baten
Makur eta zimelik.
An urrean, etzeukaten
Ibai urez ornirik,
Ez erreka leyarrezko
Soñulari garbirik.
Triste zeuden ¿nola ez egon
Tristuraz ta naigabez?
¿Nola ez egon penaz larriz
Eta samintasnnez,
Baldin, eguzki-beroaz
Zimeldurik egunez,
Laster il bear bazuten
Danak, legortasunez?
¿Nola ez egon begiratzen
Beti Zeru urdiñera,
Urik eroriko ote zun
BEren orri-tarteroz,
Eroriko ote zan intzik
Gabaz berez gañera;
Legortzera zijoazen
Landareak piztera?
Bañan, ez euri tantorik,
Ez intzik zan erortzen;
Egunetik egunera
Zijoazen igartzen,
Zijoazen mardultasun
Len zutena galdutzen,
Zijoazen makurturik
Orri-gabe gelditzen.
Baña, gañean zeukaten
Mendi baten jayorik,
Iturri chiki bizi bat
Onesgillez beterik,
Ikusirik lorak beean
Eguzkiyak igarrik,
Arkaitzetan amilduaz
Etorri zan menditik.
Etorri zan; ta bustirik
Beraz lora guztiyak,
Zutitu ziran pozturik
Ayen chorten galaiyak:
Azaldu ziran berriro
Chit ederki jantziyak
Zabaldurik inguruan
Beren usai eztiyak.
Onesgillez etorri zan
Iturricho garbiya,
Beti izan zan gero, beti
Lore ederrez jantziya;
Bizi izan zan urdin, eta
Guziz miragarriya;
Bada beti on-egiñak
Arkitzen du sariya.
|