On Pedro Nobia Salzedo-koari
Echegaray, Karmelo
Biziko zera Euskera bizi
Dedin artean:
Iñork etzaitu aztuko iñoiz
Euskal-lurrean:
Zure oroitza gordeko degu
¡Bai! biotzean;
Mundu guztiak ikasi dezan
Zure izatean,
Nola bizitzen, nola iltzen dan
Euskaldun-seme leyala dana,
Jayotzetikan ill arteraño
Maiteaz beti erri laztana
Jaunak emanik zuri ugari
Bere doaiyak,
Zugan arkitu zuen aita bat
Euskal-erriyak,
Bere maitale fiñetakoa
Euskera eztiyak,
Eta guraso samur biguna
Gaiso guztiyak.