Menditar baten kantua
Echegaray, Karmelo
Urruti nere menditik
Joan nintzan dirutu nairik:
Urrutiyetan laster biotza
Naigabez erdibiturik,
Gelditu nintzan tristerik,
Pake santua galdurik.
Nere biotza zegoen
Euskal-erriyan pensatzen,
Egun guztiyan, gaubaz oro-bat
Beti zitzaidan oroitzen,
Zer gozo nintzan bizitzen
Aurcho nintzanean emen.
Gogoan nuen echea,
Gaztaņ-artean gordea:
Mendiska baten agertutzen zan
Eleiza chukun maitea,
Bertako-ezki il-dorrea,
Ainbat oroitzez betea.
Arkitzen nuen guztiya,
Zan neretzat mingarriya:
Denak gogora ekartzen zidan
Mendiyan nuen biziya,
Ango pake naigarriya,
Ango zorion eztiya.
ĄO mendi biyotzekoa!
ĄO nere kabichuloa!
Zugan neretzat diz-diz egiņik
Dago izate gozoa,
Ala nola intz-tantoa,
Apaindurikan ostoa.
Chori bat bere kabiyan,
Dago pozez lertu naiyan:
Ala ni ere arkitutzen naiz
Nagoenean mendiyan,
Gaztaņa zarren azpiyan,
Aitonen jayo-tokiyan.
Emen igande goizean,
Mezara ezkillak deitzean,
ĄZenbat oroitza gozagarrizko
Senti ditut biotzean!
ĄA zer poza barrenean
Eleizarako bidean!
Orduan egun-sentiyak
Argi-zituen mendiyak:
Ezkill-soņuaz batera zuten
Gogoz kantatzen choriyak;
Loreak, intzez bustiyak,
Zabaltzen zeuden orriyak.
Dena zegoen ederrik,
Guztiya pozez beterik:
Intza, loreak, choriyak, dena
Zoriona kantaturik,
Baņa guztiyen gaņetik,
Ni negoen atsegiņik.
Ez naiz, ez, Jauna, geiago
Nere menditik joango:
Aitzurrak nere lagun dirala
Baserriyan naiz biziko,
Zuri eskerrak emango,
Pakez bete nazulako.
|