inprimatu
Mari Birjiñari mayatz-illean
Izenburua:
Mari Birjiñari mayatz-illean
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
465

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mari Birjiñari mayatz-illean

 

Echegaray, Karmelo

 

 Mayatz-illean baso,

 Zelai ta mendiyak,

 Guzti-guztiyak daude

 Begiragarriyak:

 Denak ikusten dira

 Galaiki jantziyak,

 Denetan aditutzen

 Kantu chit eztiyak.

 

 ¿Zergatik da Mayatza

 Añ ill gozatsua?

 Dalako Mariaren

 Ill bedeinkatua;

 Argiatik dago lurra

 Lorez estaldua;

 Argatik, apaindurik,

 Erdi-zerutua.

 

 Zuri begiraturik,

 Ama chit eztiya,

 Lurrean ikusten det

 Zeru pozgarriya.

 Zuri dizut eskeintzen

 Ni naizan guztiya:

 Ar zazu bada, Ama,

 Nere eskeñiya.

 


inprimatu