Jose Manterola-ri
Echegaray, Karmelo
Alako naigabea zabaldu zuen
Eriotza zureak Euskal-erriyan,
Ezik mendiyan
Igartu ziran aritz-osto-moteak,
Azaltzeko zeudela penaz beteak.
Baņa guk zugatikan isuritako
Malkoakin bustirik beren sustraiyak
Indar berriyak
Arturikan, aritzak dira jaikiko
Eta berriro mardul ostoz jantziko.