inprimatu
Ez bildur izan!
Izenburua:
Ez bildur izan!
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez bildur izan!

 

Echegaray, Karmelo

 

 ˇEz bildur izan! naiz naigabeak

 Bazaitu setaz inguratutzen,

 ˇEz bildur izan! neke guztiyak

 Naiz ibilli zu menderatutzen

 ˇEz bildur izan! estuturikan,

 Triste bazera zu arkitutzen,

 ˇEz bildur izan! guztiyak dira

 Zuk nai ezkero, gozarotutzen.

 

 Ala sentitu nuen barruan

 Boza bat guziz adigarriya,

 Zirudiyena goyaingeruen

 Kantu otsezti miragarriya

 Eta nairikan jakin non nuen

 Arkiko nere gozagarriya,

 Galdetu nion, non arkitzen zan

 Miń oyen danen sendagarriya.

 

 Eta barruko bozak, eranzun

 Ziran gozoro: «Gizon eroa;

 Ez dezu asmatzen zer dan naigabe,

 Pena guztiyak kendutzekoa?

 żEz al-dakizu zer dan atsegin

 Denak beragan gordetakoa?

 Ori da bada, jakin dezazun

 Jesusen Izen guztiz gozoa.

 


inprimatu