inprimatu
Euskal-erriyari
Izenburua:
Euskal-erriyari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
265

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal-erriyari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Zuzaz gogoratzean,

 Euskaldun Erriya,

 Oso mugidatzen zait

 Izate guztiya:

 ¡Añ ederra da zure

 Kondaira garbiya!

 ¡Añ zerade neretzat,

 ¡Añ! maitagarriya!

 

 ¿Nola ez zu maitatu,

 Lur aukeratua,

 Biyotz-guziz, bazera

 Nere sor-lekua?

 ¿Badet zugan igaro

 Aurtasun gozua?

 ¿Zugan ikasi badet

 Euskara dontsua?

 

 Chit asko dira zure

 Mendi pozgarriyak,

 Milla urte dituzten

 Aritzez jantziyak:

 Baña geiago dira

 ¡Bai! zure gloriyak,

 Geiago zuk dituzen

 Doai ugariyak.

 

 Zure izkuntza garbi

 Chit antziñakoa,

 Da munduko denetan

 Berdin gabekoa:

 Chori-kantuak bañon

 Otseztiyagoa,

 Dirudi Zerutikan

 Etorritakoa.

 

 Zure mendi-tartean

 Ezkutaturikan,

 ¡Zenbat birtute dauden

 Ikus-gaberikan!

 Ala biolchoa-re

 Ostopeturikan,

 Ezagutzen da bere

 Likurtagatikan.

 

 Ez det iñon arkitzen,

 ¡Nere erri maitea!

 Leku bat, zu bezela

 Doaiyez betea:

 Choriya dagon eran

 Kabiyan gordea,

 Zugan bizi dedilla

 ¡Beti! birtutea.

 


inprimatu