inprimatu
Eguna eta gaba
Izenburua:
Eguna eta gaba
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
310

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguna eta gaba

 

Echegaray, Karmelo

 

 Egun-sentiya, gaba joanik,

 Datorrenean larrosturik,

 Illuntasunak, urraturik,

 Aldentzen dira lotsaturik.

 ¡Zeñ ederra

 Dan eguna,

 Zeru-doai,

 Gozoduna!

 ¡Zeñ tristea,

 Negartsua,

 Dan gau illun

 Isiltsua!

 ¡Bedeinkatua,

 Egun gozua!

 ¡Baniteke bizi beti

 Argiz inguratua!

 

 Egunaz, arbol gallurretan,

 Naiz adar-arte guztiyetan,

 Ikusten dira jostaketan

 Chori pollitak, ta kantetan

 Egunaz ¡zeñ

 Otseztiyak,

 Dauden Chori

 Kantariyak!

 Eta gabaz

 Penatuak,

 Illunpeak

 Mututuak.

 Ditu choriyak

 Pozten argiyak.

 ¿Nola, beraz, ez maitatu

 Egunaren doaiyak?

 

 Gaba danean aldendutzen,

 Goiza danean agertutzen,

 Dana dalarik dizdiratzen,

 ¡Zer atsegiña dan sentitzen!

 ¡Ai! eguna

 Da pozkaiya,

 Zoriona

 Ta biziya.

 Gau beltza da

 Chit mingotza,

 Zorigaitza

 T' eriotza.

 Ongi-etorriya,

 Egun alaiya!-

 Beti zure billa nabill,

 Egun dizdizariya.

 

 Mendi goitiyak, zelai lanak,

 Errekak, ibai leyartsuak

 Egunaz daude galaituak,

 Gabaz, guztiyak dolkaituak.

 ¡Bai! egunaz

 Lorechuak,

 Dira guziz

 Lurrintsuak.

 Eta gabaz,

 Da pozoiya,

 Berak duten

 Lurrinkaiya.

 ¡Joan etzaitea,

 Egun maitea!

 Nigan ez dedin etorri

 Gau itzaltsu tristea!

 


inprimatu