inprimatu
Arrigorriaga
Izenburua:
Arrigorriaga
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
533-535

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrigorriaga

 

Echegaray, Carmelo

 

 Euskal-erriko arkaitz ta mendi

 Goyetan ŋzer da gertatzen?

 ŋZergatik dira, len paketsuak

 Ziran gizonak armatzen?

 ŋEta zergatik beren aizkorak

 Dituzte gora jasotzen,

 Eguzkiyaren erraņuagaz

 Dutela diz-diz egiten?

 ŋZer?... Jakin dute nola Malatoz

 Onontz Ordoņo datorren.

 

 Jakin dute Ąbai! nola datorren

 Arrokeriyaz beterik;

 Nola datorren Euskal-arraza

 Menderatzea pentsarik;

 Nola datorren Asturiyako

 Martizti danak arturik;

 Nola datorren zulepakiyak,

 Mendiyak, charak pasarik,

 Garaipenezko soņu gozoak

 Kantatutzea usterik.

 

 Nola datorren jartzera mendi

 (saņetan bere bandera,

 Gure lurretik Euskaldun-lege

 Maitagarriyak kentzera;

 Nola datorren aritz bortitzak

 Igarturikan uztera:

 Nola datorren, atzerritarren

 Legeak emen sartzera,

 Su-garrarekin, burniyarekin

 Euskal-erriya galtzera.

 

 Au jakitean, Bizkaitar danak

 Ariņ azkonak arturik,

 Guda-zantzoaz ibarretara

 Guzti-guztiyak bildurik,

 Beren biyotza sort-erriyaren

 Maitasunagaz auturik

 Aurrera doaz; aurrera pizkor,

 Ausartasunez beterik,

 Dirudiyela festa batera

 Dijoazela pozturik.

 

 Itsas-ertzean burrukaturik

 Dabiltzan bagen antzera,

 Martizti biyak etorri dira

 Paduran alkar jotzera

 Batzuek datoz beren echeak,

 Mendi gozoak zaitzera;

 Datoz beretan dauzkaten gauza

 Maiteakgatik iltzera,

 Eta besteak, paketsu zeuden

 Gizonak gerran jartzera.

 

 Batzuek datoz sort-erriyaren

 Premiyagatik armarik;

 Datoz erriyak ematen duen

 Indarrarekin suturik;

 Besteak datoz garaipenaren

 Izenak oso zurturik,

 Utsa bezela lurreratzen dan

 Ondraren nayez beterik,

 Sort-erriyaren maitetasuna

 Zer dan, nonbait, ez jakiņik.

 

 Ez jakiņikan, iņolaz, zer dan

 Euskal-erriko semea;

 Ez jakiņikan dala mendiyak,

 Arkaitzak beziņ tinkea;

 Ez jakiņikan bere biyotza

 Dagola ausartzaz  betea;

 Ez jakiņikan nolakoa dan

 Euskaldun baten sutzea,

 Begiratzean pelieburuan 

 Bere sort-erri maitea.

 

 ĄOrra, begira! nola Zuriyak

 Azkona duen jasotzen;

 Nola suturik Bizkaitarrai

 Dien otsarez esaten:

 "Mutillak, gogor! Ągoazen aurrera!

 Bildurra dute sentitzen

 Areriyoak, ikusitzean

 Nola geraden alaitzen;

 ĄAurrera, bada! birrindurikan

 Paduran geldi ditezen..

 

 "ĄAurrera goazen!" esanaz, doa:

 Eta Bizkaitar guztiyak

 Berekin doaz dardaraturik

 Beren azkon ta geziyak.

 Isuritzen dan odolaz, jartzen

 Dira gorririk arriyak;

 Arretzen dira, zikintzen dira

 Ibaiko ur, len garbiyak;

 Gorputz illotzez estalirikan

 Gelditzen dira zelaiyak.

 

 Eroritutzen dira zelaiyan

 Illak alkarren gaņean;

 Eziņ liteke, Ąainbeste dira!

 Ibilli beren artean;

 Buruzariyak, nausiyak daude

 Mendekoakin nastean;

 Azkenik, illik Ordoņo bera

 Eroritzen da larrean,

 Nola zuaitz bat lurreratzen dan

 Aizkoraz jotzen danean.

 

 Asturiatar bizi diranak

 Au dutenean ikusten,

 Ariņ ta pizkor asitzen dira

 Emendik iges egiten;

 Eta Zuriya Bizkaitarrakin

 Dijoa beren ondoren

 Otsareturik, Malatoraņo

 Diela tinke,jarraitzen,

 Basauntzai dien bezela

 Zakurrak sangaz segitzen.

 

 Irichitzean Bizkaiko mugan

 Dagoen aritz dontsura,

 Begiratzean nola dituen

 Goitzen adarrak Zerura,

 Zuriyak dio: "Mutillak, itzul

 Gaitezen lengo lekura;

 Gerra amaitu da; biur gaitezen,

 Bada, Bizkaiya barrura,

 Bizi gaitean pake gozoan,

 Len bizi giņan modura.

 

 Etortzen dira Padura-aldera,

 Biyotza pozez beterik,

 Eche maitera biurtu naiyan

 Choriyak beziņ ariņik;

 Pozturik datoz, baņa ikustean

 Anai laztanak illotzik

 Zelai gaņean, samintzen dira,

 Gelditzen dira tristerik,

 Len zuten pozak, utsirudiyen

 Moduan iges egiņik.

 

 Lurperatutzen dituzte gorputz

 Illikan dauden guztiyak;

 Sayatzen dira, maitetasunez

 Sendatu nairik eriyak,

 Naiz izan oek beren lagunak,

 Naiz izan beren etsaiyak;

 Eta dizkate Jaungoikoari

 Ematen esker zintiyak,

 Uztarri gabe diradelako

 Paketsu beren mendiyak.

 .......................

 Ala desegin ziran Ordoņok

 Zituen uste guziyak,

 Egun-sentiyan diran bezela

 Desegindutzen odeiyak;

 Bada Zeruan bilduagatik

 Pilla trinko beltz aundiyak,

 Jardunagatik jazarran gogor,

 Ditu garaitzen argiyak,

 Mundu onetan gezurzaleak

 Dituen eran egiyak.

 

 ĄUmant argiyak! Nola mendiyan

 Zutikan dagon aritza,

 Gizaldiyotan igartu gabe

 Beraren embor bortitza,

 Eunki danak igarorikan

 Gugana zuen oroitza

 Modu berean etorri zaigu,

 Zerren umanten bizitza

 Betikoa dan: illtzeagandik

 Irichi zuten garaitza.

 


inprimatu