inprimatu
Arrechinaga. (Amalauduna)
Izenburua:
Arrechinaga. (Amalauduna)
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
157

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrechinaga. (Amalauduna)

 

Echegaray, Karmelo

 

 Zuri begiratzean, arriturikan,

 Oroitutzen naiz, arpill ikusgarriya,

 Nola gizon argiyak, berezirikan

 Dabiltzan, jakin nairik zure sustraiya.

 Batzuentzako zatoz ujoldetikan,

 Beste batzuentzako zera sutiya,

 Beste batzuentzako goiyetatikan

 Gizonaren indarrak ona jechiya.

 Baņa, bakarrik or, nik dakustana da

 Egille Goyenaren aunditasuna:

 Ikusten det, gizonak egiņa bada,

 Jainkoak eman zion argitasuna;

 Eta Sortitzarena, lan ori bada,

 Sortitzaren Jaunaren neurteztasuna.

 


inprimatu