inprimatu
Amerikatik
Izenburua:
Amerikatik
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
356

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ameriketatik

 

Echegaray, Karmelo

 

 Chori kabi-gabea

 ¡Bai dala ibai! tristea!

 ¡Bai dala mingarriya!

 ¡Dala negargarriya!...

 Urrun sort-erritikan

 Lagun gabetanikan

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 Nere jayot-echea,

 Zelai lorez betea,

 Zugazti gereizduna,

 Mendiska belarduna,

 ¿Non dira gaur, non dira?...

 ¿Nora nago begira?...

 Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 ¡Zer gozotasunean

 Bizi nitzan echean!

 Emen gaur tristerikan,

 Eta ¡zeiñ bakarrikan!

 Penaz inguraturik,

 Atsekabez urturik,

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 Malkozko iturriyak

 Dira nere begiyak,

 Eta nere malkoak

 Sua beziñ beroak.

 Dago nere barrua

 Minduraz ornitua;

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 Onera etortzea

 Zala Zeruratzea,

 Oso sinistu nuen:

 Amerika jo nuen.

 ¿Zer arki det?... gosea,

 Bizi miñez betea:

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 ¡Ai nere mendiyetan!

 ¡Ai nere bazterretan

 Baneuka chabolchoa,

 Nere kabichuloa!

 Ez dedan bitartean,

 Urrun nagoenean,

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 Billa beza urrea,

 Danak diruzalea:

 Neretzat naiyago det,

 Askoz maiteago det,

 Gozotasun laztana,

 ¡Gaur ¡ai! ez daukadana!

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 Istingak iturrira,

 Iturriyak ibaira,

 Ibaiyak itsasora,

 Ni sort-orri gozora

 Noa... gogoarekin,

 ¡T' eziñ gorputzarekin!

 ¿Ene biyotza, nola,

 Nola daite konsola?

 


inprimatu