inprimatu
Ama Birjiña Gualdalupe-koari
Izenburua:
Ama Birjiña Gualdalupe-koari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiña Guadalupe-koari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Pekatariyen laguntza,

 Erregiña Zerukoa

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren!

 Ama Guadalupe-koa.

 

 Pozturikan arkitzen da

 Ondarribiya guztiya,

 Jaizkibel-en ikusirik,

 Izar chit dizdizariya:

 Zure mendean jartzen da,

 Zugan dauka ¡bai! gogoa;

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 

 Beti maita izan dituzu

 Jaizkibel-peko semeak;

 Konsola dituzu beti

 Baldin badaude tristeak:

 ¡Beti! ¡beti! izan zera

 Gure Ama chit gozoa:

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 

 ¡Zenbat aldiz salba dezu

 Ondarribiya noblea,

 Ager ziñan ezkeroztik

 Argitasunez betea!

 Zugan dator eskeintzera

 Gaur bere biyotz osoa;

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 

 Uri leyala zegoen

 Estutasun chit aundiyan;

 Gogorkiro ertsiturik

 Etsaiz inguru guztiyan;

 Zuk zenduen ¡zuk! libratu,

 Uso santu Zerukoa;

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 

 Itsasoa dagonean

 Orroaz, arroturikan,

 Zuri deitzen dizute

 Itsastarrak bioztikan;

 Zu zera berentzat, gabaz

 Izar egun sentikoa,

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 

 Zugan da fedez beterik,

 Etortzen nekazariya,

 Bere lurrak eskatutzen

 Diotenean euriya:

 Zuk diozu biraldutzen

 Euri ugari gozoa;

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 

 Miñez, oñazez josirik

 Eriya dagoanean,

 Biotza zuganatzen du

 Duen estutasunean:

 Bada zuk sendatzen dezu

 Zugan; datorren gaisoa;

 

 Bedeinka gaitzatzu ¡arren! etc.

 


inprimatu