Jardinzayen festa
Echegaray, Jose Vicente
MARCHA.
Donostiyako Alkate Jaunak
Emanikan lizenziya.
Goizetik datoz Jardiņeruak
Kantatzen marcha berriya:
Konpasa artubaz umore onez
Alegratzeko erriya
Soņuba dute guztiz ederra
Beren artean jarriya.
Jose biyak eta Bartolo
Jardiņetako maisubak
Antziņatikan gure artean
Izan dirade deitubak:
Beti lanian aurtasunetik
Neke izerdiyan oitubak
Buruko illeak era bizarra
Dakazkite zuritubak.
OSTASTECHOA
1.
Donostiyara Jardiņeruak
Baratza eder batekin
Apaindurikan datoz guztiyak
Beren Jardiņerakin,
2.
Iņork nai badu belar onikan
Naiz dala lore asiya
Gure baratzan arkituko du
Asma diteken guztiya.
3.
Zer nai gauzatik lore ta belar
Ugari dauka jardiņak
Ispligu goio, azitrai verde,
Arros, klabelin, jazmiņak.
4.
Albaraka ta lirio eder
Violetacho morea
Oreganoa, limoi belarra
Naiz laranjaren lorea.
EUSKARICHOA.
Zarrak era gazteak
Ernai soņubari
Bozaroki onean
Guztiyok kantati:
Batere larga gabe
Nork bere lanari
Arreta baratzako
Lore belarrari.
ZORTZIKOA.
1.
Emanikan Jardiņa
Zer dan aditzera
Oraiņ soņekoakin
Degu asiyera:
Zer gauza ederra dan
Burutik oņera
jardiņeruak egun
Duten janziyera.
2.
Giza semeak dute
Aitzur bat eskuban
Lore eta zintakin
Chapela buruban:
Paņubelua beti
Leneko moduban
Chalekua beterik
Mirtos inguruban.
3.
Lazadakiņ gerriko
Sedasko gorriyak
Alkandoren gaņetik
Ederki jarriyak:
Ankinazko galzakin
Galzerdi zuriyak
Kolorezko zapatak
Guztiz egokiyak.
4.
Ez daude eskasago
Gure emakumeak
Lastozko chapelakin,
Luzean illeak:
Lores eta belarres
Entero beteak
Zintas estalirikan
Soņeko trajeak.
5.
Zesto bana eskuban
Bakoitzak arturik
Nork bere gizonari
Lagun egin nairik
Gabas eta egunas
Beti nekaturik
Beren aurren malkuak
Ezin gelditurik.
6.
Gure seme ta alabak
Urte guchirekin
Nekean asten dira
Bat bestearekin
Echeko atariyan
Baratzachoakin
Gero lana egiteko
Aita ta amarekin.
EUSKARICHOA.
Viva ostegun gizen,
Viva iņauteriya,
Viva Jardiņeruak
Viva Donostiya,
Viva pobre ta aberats
Munduko guztiya.