Arzaigokia
Echegaray, Jose Vicente
MARCHA
Guazen arzayak, guazen andreak
Ekusdezagun erriya,
Ause bera da billatzen degun
Erretako Donostiya.
ĄAu jende ederra eta alegria!
ĄAu janziyaren garbiya!
Ezta ezagun mayorazkua
Ezta ere nekazariya.
ARZAI-KANTA.
Ona gaur Donostiyan
Greziyako arzayak,
Urte betetik onunz
Euskera ikasiyak:
Ekasirik erriko
Liburu zarretan
Euskaldunak giņala
Lengo denboretan.
Ona guztiyon Aita
Gure Melchor jauņa,
Argitasun aundiyak
Eman dizkiguna:
Beti zorko diyogu
Berari graziya
Gizon eta andreak
Euskera ikasiya.
Jakin ditugunean
Zuben naigabeak,
Ikaratu ez gaitu
Batere bideak:
Iņon gelditu-gabe
Sei illabetean
Gaur Donostiyan gaude
Zoriyon gurean,
Euskaldunen artzeera
Ekusi ta onduan
Bertan beti izatea
Daukagu gogoan;
Emen ere badira
Ugari arzayak,
Eta urruti gabe
Dauzkagu mendiyak.
Etorriko gerade
Noiztik eta nora
Gazta-esne zuriyak
Zubei ekartzera;
Guztiya izango da
Garbiro egiņa,
Ezta eskas izango
Gure alegiņa.
Gure amoriyua
Euskaldunentzako
Izango da firmea
Sekuletarako
Erriyan ta mendiyan
Nola chaboletan
Gogoango ditugu
Gure egunetan,
EUSKARICHOA.
Soņu eta kantakin
Datoz Greziyatik
Arzayak arturikan
Andreak ondotik:
Esanaz biyotzetik
Guztiyok batian:
Donostiya que viva,
Viva San Sebastian!
ZORTZIKOA.
Donostiyan gaudela
Ezin sinisturik
Eche ahoi begira
Gaude arriturik:
Zeren etorri geran
Bidean aiturik
Eztegula arkituko
Paretak besterik.
Ekusten degu bada
Atsegiņarekin
Bearra egiten dula
Langille askorekin:
Eche galanta franko
Aurre ederrakin,
Denada, ganbara, soto
Eta balkoyakin.
Gure begiyak daude
Ezin asperturik
Ekusten naigabeak
Zaudetela azturik:
Kale berri zabalak
Zuzen idikirik
Eta gaņea asmoak
Aurrerako arturik.
Konseju-echea ta
Plaza egin ondoan
Fama zabalduko da
Munduban beingoan:
Ez-leneko denboran
Eta oraingoan
Onelako erririk
Eztala gogoan.
|