inprimatu
Etxe txarreko maiztarren bizimodua
Izenburua:
Etxe txarreko maiztarren bizimodua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
158

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etxe txarreko maiztarraren bizimoduari

 

 

 1

 

 Bertso berriak jartzera nua

 Gipuzkoako partean,

 bost pazientzi sufritu degu

 ontara geran artean,

 nublikatzen det zer gertatzen dan

 nekazarien tartean,

 gau eta egun deskantsu gutxi

 beti gabiltza nekean,

 oiek guziak utzak dirala

 iru bijili astean.

 

 2

 

 Egiņ da artu urte bat gertu

 denbora bear gariak,

 aize txar batek igoal berriz

 galdutzen ditu erdiak,

 nagusiarentzat guk aurten falta

 osatutzeko neurriak,

 estomagotik lijero gaude

 sekatu bage ogiak,

 seņale ona lepo ardatzak

 edukitzeko lodiak.

 

 3

 

 Modu onean bizi dirade

 nekazariak batzuak,

 beren berenak dauzkatenak

 etxe soro ta basuak,

 erruka, garri etxe txarretan

 gaudenak maiztar gaisoak,

 nik bezelaxen esango dute

 nola gabiltzan auzoak,

 taloa jaki erritan beti

 aitonak eta atsuak.

 

 4

 

 Nekazariak askorentzako

 egiņ bearra dauka,

 Santo Tomasak arrimatzean

 prestatu bear errenta,

 duda gabeko zor dat ori degu

 ez gerade orren kontra,

 beste gizon bat plaza aldean

 kasi jayero marruka,

 gure atsua aizkenerako

 sentitutzen det birauka,

 

 5

 

 Beti bildurrez egote nazu

 errira bajatutzeko,

 pensatutzen det mundu guztia

 nigana dala artzeko,

 kontribuzio ta errepartuak

 puntual pagatutzeko,

 bestela pronto desafioa

 karzelan preso sartzeko,

 bera da basta estutu edo

 gizona ernegatzeko.

 

 6

 

 Nere bajeza guztiak ditut

 pazientzian eraman,

 Zeruko Aitak ditxa eder au

 berak ziralako eman,

 txit aberatsa izatekore

 ez naiz enpeņatzen teman,

 gulerietan gastaturikan

 aiņ gutxi arkitzen penan,

 meriendatzen usakumerik

 ez det jan izan tabernan.

 

 7

 

 Utsa zan bada izandu banitz.

 tunante edo alperra,

 bide onetan pasa ezdanak

 lasa egingo du farra,

 potaje gutxi gatsadu koipe

 aldagarri bat bakarra,

 artoa errotan garia falta

 ikullu alde kaskarra,

 iru urte ta zazpi orralde

 eskas da gure txekorra.

 

 8

 

 Bei tajuzkoa etxeratu det

 gustagarrizko bitxua,

 jezten ez dago proatutzerik

 gaņerakuan mantxua,

 kana botean bai illea luze,

 ez dalarik umetsua,

 sei illebetez ernai uste ta

 gertatu zaigu antzua,

 beki bakartzat artu nuen da

 gaņera berriz itxua.

 

 9

 

 Txerri bat ona salduko nuke

 iņork nai balu erosi,

 koperako ziriņak janez

 olloak dute nagusi,

 izuagorik mundu onetan

 eziņ liteke ikusi,

 Txisare baten modura tripa

 orren saltoak igasi,

 bi urte terdi kunplitu zaio

 ta ez ta jartzen irausi.

 

 10

 

 Atzo goizean esaten ziran

 Jose Joakin semeak,

 beti goseak ernegatuta

 jarri zaizkie mamiak,

 egun batean berak jan baietz

 oien iruen mamiak,

 illeak metroz negurtu bear

 motxegi dira kaneak,

 errenta lasa zuzendutzeko

 nik dauzkat animaliak.

 

 11

 

 Etxe txarreko maiztar pobreak

 miseri asko paseak,

 baņan munduan izangitezken

 piņetako klaseak,

 gein geiena penatzen gaitu

 lan asko eta goseak,

 orraz bat bete ez dira gure

 ijara mear luzeak,

 milla eskerra laguntzen digu

 Jaungoikuaren graziak.

 

 12

 

 Nekazariak izaten ditu

 moduzko desgraraziak,

 dean sororik onena ere

 arrastatu dit luiziak,

 erneja iota gelditu dira

 lur parat eta asiak,

 eta gaņera alperrik galdu

 ziran labore guziak,

 aurtengo gure errentarekin

 barau bearko du nausiak.

 

 15

 

 Bizi modu au publikatzen det

 esturatu naizenean,

 personak zerbait egin bear du

 besterikan eziņean

 mundu guzian gu gera buru

 pobrezan eta fiņean,

 arlotearen paraderoa

 berau degu aizkenean,

 ate ondotan astera nua

 Jaungoikoaren izenean.

 


inprimatu