Eguberritan
I
Birjiña garbiagandik gaur
jayo zaigu Aurtxo bat
Aingeruak poztu dira
Poztu gaitezen oro bat
II
Or daukagu gizondurik
Jainko Aitaren Semea
Gure aragiz jantzirik
Zeru lurren egillea
III
Paradisuan sugeak
Egin zigun ausikia
Sendatzera etorri da
Zerutik Jesus Maitea.
IV
Eriotzaren mendetik
Berak atera nahi gaitu,
Ta asarreturik daukagun
Jainkoa berriz gozatu.
V
Askan dago eratzana
Aur-oialetan bildua
Aingeruekin guztiok
Gora dezagun leiaka.
|