1943-ko sasi-gudarieri
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Alemanekin ados ez baitzen,
Gerlan sarturik hogoi urtetan,
Gauaz zabilan etsaien hiltzen.
Gurekin zagon mendi leizetan.
Soldado berdek kolpatu zuten,
Tiroka hasiz ilun beltzean.
Oihu bat gabe leherrin zuen
Giza gaixoa, malda gainean.
Haren izenaz nor da orhoitzen?
Etzen izarrik haren besotan!...
2
Bilakatu zen aintzindaria,
Izanik trebe sasi-guduan.
Oroz gainetik, zoin perestia
Ageri zaukun zorigaitzetan!
Maite ginuen haren irria,
Eta bihotza zuen eskuan.
Batzutan utziz bere ogia,
Gosetiari beharrez eman,
Jan gabe zoan egun guzla
Etzen izarrik haren besotan!...
3
Tiro zapartak bazirelarik,
Bai eta zonbait lagun ikaran
Ezin jalgituz gudu tokitik,
Zer ikusten zen ordu berean?
Gure nausia, harma harturik,
Irri batekin, bera barrandan,
Eta gu, gero, haren ondotik...
Ezti-eztia, bonben erdian
Manatzen mon, egonez xutik:
Etzen izarrik haren besotan!...
4
Aintzindaria zauku suntsitu.
Ixilik hil da sasu batean.
Haren ahoak ez du salatu
Nuntik heldu zen, norat zabilan...
Zer gerta ere, dugu landatu
Kurutze txar bat hobi lurrean.
Othoi Jainkoa 1 behar da sartu
Arima hori zure zeruan,
Zeren, debrurik ez balinbadu,
Etzen izarrik haren besotan!...
IGORTZE
Printze bat zira, Jaun Jenerala!
Bada langile zure menean...
Gureak, lehen, etziren hola,
Karlixten gudu harrigarrian.
Hik, Tío Tomás, egin duk gerla (1)
Xapel-Gorrien leku gaixtoan.
Hantxet hila hiz, bestek bezala
Etzen izarrik hire besotan!...