Kaikutik
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Gure burhasoek, lehen,
Esnia begiraturik,
Hirietan saltzen zuten,
Merkatu hun bat eginik.
Goxoki bizitzen ziren,
Etzuten eritasunik,
Gaxuxa, Pettan, ta Gilen,
Jeiki orduko goizetik
Denek edaten baizuten
Esne beroa kaikutik!...
2
Orai, moda Pariseko:
Ez da irabazten fitsik!
Pxitt ur botoilarendako
Bada segur probetxurik,
Bainan esniarendako
Dirua dugu eskasik,
Hun litake ezartzeko
Xerrien askan bakarrik
Bai eta azen huntzeko
Esne berna kaikutik!...
3
Zonbaitetan, ene ustez,
Ura, untsa xuriturik,
Saldia zen ezne ordez...
Urari kasu geroztik,
Karioegi izanez!
Zer egin, goizian-goizik,
Idortiarén beldurrez?
Baratzia jorraturik,
Tipuleri bota, Manez,
Esne beroa kaikutik!
4
Lanari lotuz karraskan,
Laborariak, engoitik,
Ari dira sukaldetan
Gasna, burra, metaturik.
Eta gura herrietan,
Kukumarroz afaldurik,
Zer asiak arratsetan!
Nik jan nezaka gogotik,
Bainan urririk ez eman
Esne beroa kaikutik!...
IGORTZE
Ministro bat kexatia
Parisen dugu, segurrik!
bere bizar beltz handia
Xuri dezagun errotik,
Garbituz haren buria
Esne beroaz kaikutik!...
|