Haize hegoa Garazin
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Herriko haize-hegoa,
Zuri milaka goraintzi!
Jeiki-ta, churi-churia,
Ufatzen duzu gochoki.
Negian, bero-beroa,
Horma kentzen duzu bethi.
Udan aldiz, aro tcharra
Baztertzen duzu polliki.
2
Bana zer gertatzen da?
Min egin dauzute naski
Orroaz joaiten zira
Lasterka menditik beiti!
Ibañetako lephoa
Ez duzu ttipiegi?
Edo gauaz, Basa Jauna
Etzindukeia ikusi?
3
Bardako haize maitia,
Ezin ibiliz emeki,
Arrunt erhotzen ari da.
Atzo nigar, egun irri,
Huchtuz edo marrumaka,
Haur itsusi bat iduri,
Badoa zalapartaka,
Zernahi Jo ta aurtiki!...
4
Artzainak, erroz gohora...
Ardiak, itzuliphurdi...
Bonetak airian, eta
Kotak belaunetik goiti.
Gure Kattalin ergela
Ichterrak ere ageri!
Debrien haize chirtchila,
Zer behar dugu ikusi?
5
Ikusi? Jeusez. Haizia
Jin orduko da ihesi...
Eta geroztik euria:
Berriz behar dugu busti.
Atzo, hor zagon oihuka
Odeiak haizatu nahi.
Egun, ichilki joan da,
Ta bere chedeak utzi.
6
Kaskoin batzu hala dira:
Buru bero, aho handi,
Merke dute balentria.
Lehenik, azantz ausarki,
Izigarriko kalaka.
Bana gero, tantiruri...
Gure «Pullo», kakin eta, (1)
Etcherat ari eztiki!...
|