Gure muthila tuntulo
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Jin zauku muthil berria
Etchekoen laguntzeko,
Tripota bezan lodia,
Deitzen dutena «Pottolo»,
Maite du biziki lana
Besteri so egiteko!...
Joka nezake buria,
Gure muthila tuntulo,
Egun ere hor dugula
Taloz ase ta bethi lo!
2
Mendietan, artzain gisa,
Igorri zuten Pottolo.
Bost urthe han egon eta,
Etchian nigarrak asko...
Uste zuten hila zela!
Alta, etzen harritzeko;
Etcholan zagon geldia,
Gure muthila tuntulo,
Kokorrerano bethia,
Taloz ase ta bethi lo!...
3
Bestetan, zer gazteria!
Pilota utzi orduko,
Mutchikoak, fandangoa...
Jinen othe da Pottolo?
Erten zakoten oihuka:
Higi hadi behin, alo!...
Bana, zinezko tripoia,
Gure muthila tuntulo,
Ostatian zen mozkorra,
Taloz ase ta bethi lo!...
4
Neskatoño bat pollita
Bildu zien ezkontzeko.
Ezteiak bururatu ta,
Oherat zoan Pottolo...
Bana, hau makurkeria,
Ahantzirikan, alaintso,
Bere andere berria,
Gure muthila tuntulo
Etzana zen, leherrina,
Taloz ase ta bethi lo!...
IGORTZE
Oi, Garaziko semia!
Eskualdun egoiteko
Behar duk izan ernia.
Egun, bihar, eta gero,
Ikas, ikas, eskuara!
Othoi ez egon tuntulo,
Ahoa zabal-zabala,
Taloz ase ta bethi lo!...
|