Eskual-Herriko makurrak
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Basa-Jaun edo sorginak
Mendiko leize beltzetan;
Ohoin edo tratulantak
Iruņeko ferietan;
Alfer edo edaliak
Goizetik ostatietan;
Emazteņo nahasiak
Auzoarekin kalakan...
Lehen ziren hor, debriak,
Zoko-moko guzietan!...
2
Iphar haize edo hormak
Mertxika lili denian;
Gaitz aro edo galernak
Idortiarekin udan;
Eritasun edo minak
Artzen delarik lanian;
Beltzuri edo nigarrak
Jende gaixoen etxetan...
Hetarik bai zer asiak
Zoko-moko guzietan!...
3
Arrotzen harginkeriak
Zut-zuta gure pentzetan;
Eta leku pollitenak
Bethikotz itsusturikan;
Kaskoin edo Paristarrak
Etxe berri horietan;
Erdaraz mintzo direnak
Eskuara utzirikan...
Zer izigarrikeriak
Zoko-moka guzietan!...
4
Gure muthiko gaztiak
Lanik gabe herrietan;
Laborarien semiak
Ehunka Ameriketan;
Pariseko goberniak
Espantuka debaldetan;
Hemengo Abertzaliak
ZAZPIAK-BAT ezin ukan...
Hortan gira, gaizo tresnak,
Zoko-moko guzietan!...
IGORTZE
Othoi, ene herritarrak,
Makur horien erdian,
Segi Jaunaren legeak!
Bana, aure biltzarretan,
Berri ditzagun xedeak
Atxikitzeko gogoan
Euzkadiko ohidurak
Zoko-moko guzietan!...
|