Eskual-Herriko makurrak
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Gaitz aro edo galernak
Idortiarekin udan,
Iphar haize edo hormak
Mertchika lili denian,
Eritasun edo minak
Hasi orduko lanian,
Beltzuri edo nigarrak
Jende zonbaiten etchetan...
Zoko-moko guzietan!...
2
Azkon edo acheriak
Menditik beiti batzutan,
Garratoin edo sagiak
Josteta bihitegian,
Lezafin edo bareak
Ardurachko baratzian,
Zimitz edo kukusoak
Nihuntik ere ganbaran...
Jasaiten ditugu denak,
Zoko-moko guzietan!...
3
Basa-Jaun edo sorginak
Mendiko leize beltzetan,
Ohoin edo tratulantak
Iruņeko ferietan,
Alfer edo edaleak
Goizetik ostatuetan,
Emazteņo nahasiak
Auzoarekin kalakan...
Hor ditugu hor, debriak,
Zoko-moko guzietan!...
4
Arrotzen harginkeriak
Zut-zuta gure pentzetan,
Eta leku pollitenak
Bethikotz itsusturikan,
Kaskoin edo Paristarrak
Etche berri horietan,
Erdaraz mintzo direnak
Eskuara utzirikan...
Zer izigarrikeriak,
Zoko-moko guzietan!...
IGORTZE
Othoi, ene herritarrak,
Makur horien erdian,
Segi Jaunaren legeak!
Eta bethi, biltzarretan,
Berri ditzagun chedeak
Atchikitzeko gogoan
Eskualdun ohidurak,
Zoko-moko guzietan!...
|