Anitz erran, jeusik eman
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
«Zazpiak-bat» ez izanik,
Behar ginuke Frantzian,
Ardietsi gobernutik
«Hiruak-bat» herri huntan.
Eskualdunak bakarrik
Departamendu batian
Biziko gira, gochorik
Gure ohidurekilan..,
Paristarrak, urrunetik,
Irri batekin hortzetan,
Guretzat, elheak hutsik:
Anitz erran, jeusik eman!...
2
«Hiruak-bat» ez izanik,
Zer egin kaskoinekilan?
Nahi ginuke ahatik,
Gure eskola guzitan,
Mintzaira ikas ttipitik.
Hori dugu, oraikoan,
Zoko-moko orotarik
Galdegiten debaldetan...
Frantchimentak; untsa janik,
Bere aferez kalakan,
Guri kasu ez eginik
Anitz erran, jeusik eman!...
3
Eskuara ez izanik
Gure ikastegietan,
Eskualdun bat, nunbaitik,
Mintzo dea Radioan?
Ba, bainan Espainiatik
Ari zauku solasian...
Segur ez da ahalgerik
Frantziako gobernian!
Emankizun bat, goizetik,
Uzten dauku... uztailian.
Espantiak, ez baimenik:
Anitz erran, jeusik eman!...
IGORTZE
Badea azkatasunik
Ohono guru herrian?
Munduan etzen Frantsesik
Eskualdunak Gernikan
Lehen biltzen zirelarik
Bai eta joko tzarrian
Oraiko Jaunak, engoitik,
Debru zaharra mihian,
Badaude bide beretik:
Anitz erran, jeusik eman!...
|