Ama maitea
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Eliza xuri batian
Kantuz ari da jendia,
Zure ohoratzekotan,
Andere-Dena-Maria!
Nola, maiatz ederrian,
Histen duzu iruzkia,
Distiranta izanikan
Eta denentzat saindia?
Zu baizira, bihotzetan,
Jesusen ama maitia!
2
Buba, buba!... Ohakoan,
Hauxe da ņiņi ttipia
Emazte batek, ondoan,
Emaiten dako kantia,
Edo hartzen du besotan
Bere ume gosetia,
Bulharretik edan dezan
Esne bero ta eztia.
Nor da hor, bethi barrandan?
Haurraren ama maitia!
3
Goizik, sukalde lanetan,
Andereņo bat ernia
Ari da bera karraskan,
Prestaturik askaria.
Irriz edo nigarretan,
Harat, hunat, haurreria
Heldu zako zango petan...
Hor zira, asaldatia,
Oilo bat xiten erdian,
Etxeko ama maitia!
4
Girixtinoki, elizan
Laudatzen du igandia.
Bai eta ere kalakan
Egiten du merkatia,
Ari baita berriketan
Gure etxekanderia!...
Hemengo bazter orotan,
Eskuaraz mintzatzia
Ohi duzu denekilan,
Eskualdun ama maitia!
IGORTZE
Jaunari esker, agian
Luzaz eder ta garbia,
Egonen zira etxian
Pare gabeko lilia,
Izanik, gure gogoan,
Bethikotz: ama maitia!
|