inprimatu
Chori berriketaria
Izenburua:
Chori berriketaria
Sinadura:
Doyharzabal, M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Doyharzabal, M

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
442

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chori berriketaria

 

Doyharzabal, M.

 

 Sor-lekkua utziz geroz (ondikoz hala beharrez!)

 Jainko ona urrikalduz bethiko nere nigarrez,

 Primaderan hasi orduko arbolak estaltzen lorez,

 Choritto bat heldu da bethi nere herritik hegalez.

 

 Nere gana hain urrundik ethortzean unhatua,

 Arbolarik hurbilena du bere pausa-lekhua.

 Adachka goren gorenean hara non den lokhartua;

 Lumapean zango bat-eta hegalpean du burua•

 

 "Pausa hadi, lo egizak, ekori maitea, bakean!

 "Atzarria, ni hire zain, hemen nauk hire aldean;

 "Ur chortarekin huna gero papurrak leiho gainean;

 "Bainan gero hango berriez orhoit hadi atzartzean .

 

 "Orhoit hadi bai, choria, herri maiteko berriez,

 "Nere aita; nere ama, nigarretan nik utziez;

 "Mintza hakit ahaidez-eta, mintza lagun on hekiez;

 "Mintza, nihor ahantzi gabe, maite ninduten guziez.

 

 "Atzar hadi, atzar bada, berriketari abila;

 "Ene beldur izan gabe, jaux hadi hurbil-hurbila;

 "Erran leihoan izan haizen erradak ichil-ichila,

 "Izan ere, hunatekoan, solas ordainaren bilha.

 

 "Choria, lo hagolarik, ikharan nagok aldean;

 "Ez ahal da zorigaitza maite nautenen artean!

 "Hala balitz, othoi, choria, berriz herrira heltzean,

 "Loretto bat nigar batekin pausa zak tomba gainean."

 

 Chorittoa goan denean hostoen eror demboran,

 Berriz ethor ez dadien nago beldurrez ikharan.

 Ihiztaria, hartzen baduk ene choria segadan,

 Utzak, othoi, gaichoa libro, berriak ekhar detzadan.

 


inprimatu