inprimatu
Ave Maris Stella (Agur ichasoko)
Izenburua:
Ave Maris Stella (Agur ichasoko)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Patrizio Orkaiztegi)
Egilea(k):
Patrizio Orkaiztegi

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
496

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ave Maris Stella (Agur ichasoko [Has.])

 

 

 Agur ichasoko

 Izar giyariya:

 Ama zeralarik,

 Zerade Birjiña.

 

 Ate zerukotzat

 Guk zaitugu artzen:

 Zure bidez gera

 Guziyok an sartzen.

 

 Aingerubak egiñ

 Zizun agur bera,

 Nator poz guziyan

 Zuri egitera.

 

 Zugana-itzatzu

 Bekatari danak;

 Bai ere argitu

 Itsu dabiltzanak.

 

 Gugandik gaizkiya

 Aldendu-ezazu;

 Doai on guziya

 Irichi zaguzu.

 

 Zeran ezkeroztik

 Gu guziyon Ama,

 Guziyok zureak

 Ez aztu gerala.

 

 Guretzat zugandik

 Jayo zan Semeak,

 Entzun bitza gutzaz

 Erregu zureak.

 

 Birjiñen gañez-gañ

 Zaudean Birjiña,

 Eziñ geyagoan

 Garbi ta eztiya.

 

 Erru kaltetsutik

 Libraturik lenen,

 Zure antzera ni

 Jar nazazu ¡arren!

 

 Bizitza garbi bat,

 Bide seguruba

 Idiki neretzat,

 Ama errukitsuba.

 

 Ikusiyaz Jesus

 Arpegiz arpegi,

 Gaitean gozatu

 Zerubetan beti.

 

 Alabantzak, bada,

 Jaungoiko Aitari,

 Seme, ta Espiritu

 Guztiz Santubari.

 


inprimatu