Aurtxoai lo-erazteko
1
Nere maite polita
Donostia'n dago;
bigar etorriko da
Jainkoak nai badu.
Jainkoak nai badu ta
berak gura badu,
taloa utzi ta
ogia jango du.
2
Txikitxo polit oni
nork ein dion baneki
berari eingo niozke
buru aundian zulo bi
Ez negarrik egin, maitetxo,
ez negarrik egin;
aitatxok ekarriko
saritxo eder bi.
3
Txikitxo polit ori,
zeu nere laztana,
katigatu ninduzun
libria nitzana.
Libria libre dira,
zu ta ni katigatu...
orrek eragiten dit
sarritan suspiru.
4
Nere maite polita
¿nola zera bizi?
Joan dan aspaldian
etzaitut ikusi.
Badakit zabiltzala
nigandik igesi;
ez didazu ematen
buru-auste gutxi.
|