Donibanetik Dakarreraino
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
1
Donibanetik Dakarreraino
zer itsas-bide luzea.
Nor harrituko, elgarri pentsa,
bihotz begiak urtzea.
Nun othe zare Larrun-mendia,
nun elizako dorrea?
Nun Donibane eta Ziburu
nun itsas-bazter maitea?
2
Eskual-Herritik Afrikaraino
gaki gare gu itsasoz,
Atun ausarki atcheman-eta
udaberrian sartzekotz.
Guri pentsatuz Eskual-Herrian
ez ahal daude denak hotz,
Harat gateko behar baitugu,
bai indar eta bai bihotz.
3
Mila behatzi, berhogoi eta
hamazazpian urria,
Urrian berritz azken igande
eta hogoi ta zazpia...
Zoin zen goiz hartan ikustekoa
portuko Meza nausia,
Han baiginuen, zenbat jendekin!
jaun Apezpiku berria.
4
Agian denek ez gaituztela
urrunduz geroz ahantzi,
Hemen aphezik, mezarik gabe
baikare, nahi-t'ez bizi,
Haur guziekin baitzaituztegu
gure andreak han utzi,
Maiz beharko da haurren othoitza
zeruraino hel-arazri.
5
Eskual-anaiak, itsas gizonez
neguan orhoit zaiztela
Itsasoz harat ganak baikare
lehengo Aitak bezala,
Othoitzean has, kechu adituz
gauaz iItsaso zabala,
Beldurrik gabe dabilan bethi
gu baitan eskual-odola.
6
Eskerrak zuri, jaun Apezpiku
hoin bihotz zabalekoa,
Osoki-gure nahiz baituzu
ikasten gure mintzoa.
Hainbertze baita Eskual-Herria
mugak baino gaitzagoa,
Orhoit, azpiko dauzkatzula zuk
bai lurrak, bai itsasoa.
7
Neurri gabeko itsaso huntan
Jauna lagun baigabiltza,
Zabal bezate gure ibiltzek
eskual-lurreko Bihotza.
Zabaldu-eta zure Argiak
oso-osoan har bitza,
Zu aintzindari edertuz doan
Eskual-Herriko Eliza.
8
Donibanetik Dakarreraino
zen itsas-bide luzea.
Nor harrituko, elgarri pentsa,
bihotz begiak urtzea.
Negu gauetan ari denean
itsas-marrumaz aizea,
Eskual-etcheek Jaunari galda
itsas-gizonen zaintzea.
9
Zeruko Ama, eman arraintza
urrunt gaitz eta galernak.
Etchetik entzun haurren othoitza:
begira itsas-gizonak.