Nafartarrak gara gu ere
Davant, J.L.
1-
Iruņako karriketan
Iragan Andre Maritan
Nafartarrak garrasikan
Autonomia nahitan.
Ez daike Euskadirikan
Nafarroarik gabetan!
2-
Iruņako haurrideak,
Zuek bezela Nafarrak
Dira Baxe-Nafartarrak
Ta Nafarroaren haurrak
Gara beste ipartarrak;
Bil gaitezen Herritarrak!
3-
Hegoan duzuen Marcos
Ta iparreko Zer-ba-sos (1)
Gure kontra daude ados,
Euskaldunentzat lanjeros.
Bien egintzez kurios
Egon gaitezen guztiok.
4-
Kuku Marcos basurdea (2),
Mahastizain dotorea!
Kuku Inchauspe gurea,
Bizkarretik irulea!
Har ezazue atea
Eta guri utz bakea!
5-
Altxa zaharren legia,
Antola Foru berri
Libre dagola Herria,
Denentzat haizu bizia.
Borrokan baita guzia,
Baturik gaiten abia!
|